«Estilo berezia du, eta gaur egungo ahotsen artean, berea, nagusienetakoa da», halaxe diote Hernani’n Mu-sik ekimeneko arduradunek Maddi Oihenarti buruz, eta hori horrela dela konprobatzeko aukera izango da gaur. Abeslari zuberoarrak emanaldia eskainiko du Biterin, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Joan den urtean plazaratutako lana aurkeztuko du.
Onintza Albeniz, gaztea, baina hainbat emanaldi eskainia
Gaurkoan, atariko lana Onintza Albeniz harpajole hernaniarrak egingo du. Albeniz, ume-umetan hasi zen musika ikasten, Hernaniko Musika Eskolan. Zazpi urte bete zituenerako, oso garbi zeukan harparen ildotik egingo zuela aurrera. Hori dela eta, Oiartzungo Musika Eskolara abiatu zen, eta handik denbora gutxira, Donostiako Kontserbatoriora.
Oso gaztea izanagatik ere, ikaskideekin batera osatutako taldean, zenbait kontzertu eskainiak ditu jada. Eta, Hernani´n Musik zikloaren barruan emango duen saioan ere, Maddi Sanz eta Sara Mesa harpajotzaile lagunak izango ditu ondoan.
Sarrerak, salgai
Sarrerak Biterin daude salgai, 6,65 euroan. yy