Comete Sareari buruzko dokumental aurkezpena, bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 15a, 01:00

Enara Goikoetxea eta Iurre Telleria hernaniarren Azken Bidaia (El Ultimo Paso) do­kumentala aurkeztuko dute bihar, 19:00etan, Biterin. Az­ken Bidaia, Comete Sareari buruzko dokumentala da, hau da, Bigarren Mundu Ge­rran naziengandik ihesi ze­biltzanei laguntzeko sortu zen sareari buruzkoa. Urru­ñako Bidegain-Berri baserrian 6 lagun atxilotu zituzten alemanek. Florentino Goikoe­­txea mugalari hernaniarra libratu egin zen. Hori da abiapuntua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!