Haur, gazte eta helduak biltzea helburu duen, urteurren festa, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 15a, 01:00

Kontrakantxa Gaztetxeak 5 urte bete ditu eta urteurren festa antolatu dute larunbat honetan: Haurrentzako jolasak, herri kirol desafioa, pintxoak eta sagardoa debalde, bazkaria, kontzertuak...

hernaniko Kontrakantxa Gaztetxeak 5 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko egun osoko festa antolatu dute, larunbatean. Haur, gazte eta helduak biltzea dute helburu eta horretarako egitarau zabala prestatu dute.

Txartela eta kamixeta,
15 euroan Herri bazkaria ere izango da eta txartela+kamixeta 15 euroan daude salgai, Garin, Ekos eta Goiz Argin.

EGITARAUA

11:00etan, Tilosetan:
Haurrentzako puzgarriak eta jolasak.
Herri kirol desafioa.
Pintxoak eta sagardoa debalde.
14:30etan, herri bazkaria Gaztetxean.
Ondoren, elektrotxaranga herrian barrena.
22:30etan, kontzertuak Gaztetxean: Hesian eta Eztanda.
Parranda goizeko 07:00ak arte!!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!