Zortzi finalistak eta Illunbe prest, egun haundirako

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 14a, 01:00

Gpuntuko finala igandean jokatuko da eta atzo egin zuten aurkezpena Illunben. Finalean izango dira Hernaniko lau ordezkari: Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi.

Gipuzkoako Bertsolari Txa­­pelketako finala igandean jokatuko da, Illunben. Zortzi hilabeteren ostean, bertan erabakiko da Gipuz­koa­ko 2011ko bertsolaririk onena zein den. Eta titulu hori lortu eta txapela jantzi nahian, 8 bertsolari neurtuko dira: Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola, Beñat Gaz­telumendi, Aitor Sarrie­gi, Iñaki Apalategi, Alaia Mar­tin eta Jon Martin. Her­nanik ordezkaritza zabala izango du, aipatutako aurreneko lau finalistak Hernani­ko Bertso Eskolako kideak baitira. Atzo aurkezpen ekitaldia egin zuten Illunben, Bertso­zale Elkarteko ordezkariek eta Juan Karlos Izagirre Do­nos­tiako alkateak, 8 finalistekin batera. Elkarteko eta Uda­leko ordezkariek ilusio haundiz espero dute igandeko fi­na­la. Aurreikuspen guztiak gaindituta, 9.600 lagunetik go­­­ra es­pe­ro direla azpimarratu zu­ten, txapelketa osoan izan den erantzun bikainaren bidetik ja­rraituz. Txapelketa osoan zehar, 25.000 bertsozale inguru ibili dira Gpuntuko saioetan, «jende-oldea izan da aurtengo Gpuntuaren ezaugarri na­gusia», azaldu zuten Ber­tsozale Elkarteko ordezkariek.


Ateak, 15:00etatik irekita
Finala 16:30etan hasiko da, baina ateak 15:00etan irekiko dira eta bitarte horretan, DVD bat egongo da ikusgai. 16:30etan, kontzertutxo bat emango du Elkano Brow­ning Cream taldeak, Gari abes­lariarekin. Ondoren, bertsolariek hartuko dute hitza eta 20:45ak inguruan jakingo da txapeldun berria zein den. Laxaro Azkunek jantziko dio txapela txapeldun berriari.


Garraio publikoa erabiltzeko deia
Antolatzaileek jakinarazi du­te­­nez, autobus zerbitzu bereziak izango dira eta garraio pu­blikoan joateko deia egin du­te. Eta kotxean joatekotan, kotxeak konpartitzeko eskatu dute.


Azken sarrerak gaurtik salgai, interneten
Larunbatean, internetez salgai zeuden sarrera guztiak bu­­katu ziren, baina azaldu dutenez, gaur, 10:00etatik aurre­­ra, az­ken sarrerak erosteko aukera izango da. Her­nanin, Tripon­tziko sarrerak bukatu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!