Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte berria iristear da eta elkarteko kuota ordaindu eta 2012ko Federazio lizentziak egiteko garaia da Jocc Zikuñako Ama zikloturista taldean. Bi kuota mota daudela jakinarazi dute: 100 eurokoa, kuota autonomikoa, eta 105 eurokoa, estatukoa. Bietan, elkarteko kuota eta federazio-lizentzia barne. Gaineratu dute, kideei elkarteko 20 euroko kuota ordaintzeko eskatzen dietela antolatzen dituzten jarduerak laguntzeko: eskola-kirola mailako alebin eta infantil taldeak, ginkana saioak, Bizikleta Festa, ardura zibileko asegurua...
Ordainketa bi modutan egin daiteke: alde batetik, helbideratuta. Horretarako, kontuko 20 digituak abenduaren 23a baino lehen diruzainari eman behar zaizkio posta elektronikoz (jocczikunako@gmail.com) edo lokaletik pasata. Bestetik, zuzenean ordaindu daiteke dirua 21010041030126160852 kontuan sartu, eta agiria lokalera ekarrita honako egun eta orduetan: abenduaren 16, 23 eta 30, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!