Bigarren eskuko azoka larunbat honetara aurreratu dute, Gabonengatik

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 13a, 01:00

Gabonak direla eta, hilabete honetan, aurreratu egingo du Udalak, Bigarren eskuko azoka. Hori horrela, larunbat honetan izango da. Ohi bezala, azokan, jendeak berrerabili daitezken gauzak (liburuak, arropa, bitxiak, jostailuak, apaingarriak...) saltzeko eta erosteko aukera izango du. Gogorarazi dute, postua jartzeko izena, osteguna baino lehen eman behar dela. Telefonoz deitu behar da (943 33 70 43), edo udale­txeko 4garren pisura jo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!