Atzotik, baraua egiten ari dira Ibaetako fakultatean, presoen eskubideen alde. Sektoreka, egun bateko barauak egingo dituzte igandera bitarte eta lehenengo txanda, sindikatuena izan da. Eguerdiko 12:00etan egingo dute txanda aldaketa eta gazteek ekingo diote ondoren, 24 orduko barauari.
Hernaniko gazteek txanda aldaketara joateko deia egin dute. Horrez gain, ekitaldiak izango dira Hernanin. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera, bideo emanaldia eta hitzaldia izango dira Gaztetxean. Eta ondoren, herriko gazteek bertan pasako dute gaua.
Ibaetako fakultatean, kontzentrazioak ere izango dira egunero, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Ikasle eta irakasleen
txanda, bihar
Bihar, hezkuntzara zabalduko da baraualdia, hau da, ikasle eta irakasleen txanda izango da. Hernanin, 10:30etan, kontzentrazioak egingo dira ikastetxeetan.