Iparraldea, Donostialdea eta Goierri uztartzen ditu Triangelu izeneko erakusketak. Bertan, hiru eremu horietako 8 artista ezagunen lanak biltzen dira, eta gaurtik abenduaren 30era bitarte, Biterin izango dira ikusgai.
Tartean, Hernaniko hiru artisten lanak daude: Peio Goello, Iker Valle eta Jose Luis Elexpe Pelexenak. Gainerako bost artistak honakoak dira: Javier Soto, Jesus Lopez Zulueta, Michelle Neurrise, Patxiku Gimon eta Ricardo Pascual.
Iparraldean hainbat erakusketa eman dituzte eta irailetik urrira bitartean, Ordiziako kultur etxean izan da euren lanez gozatzeko aukera. Orain, hernaniarren txanda. Ordutegia: arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!