Harotik Santo Domingo de la Calzadara, Done Jakue bidean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 12a, 01:00

Mendiriz Mendik bost urte daramazki Done Jakue bidea (Santiago bidea) egiten, etapaka. Datorren igandean Errioxan izango dira, Harotik Santo Domingo de la Calzadara. Horrekin bukatuko ditu Mendiriz Mendik Done Jakue bideko etapak, Euskal Herri osoa pasa ondoren. Gainera, bukatzeko, bazkaria egingo dute bodega batean. Izenematea, gaur edo ostegunean, 20:00etatik 21:00­etara, elkarteko bulegoetan. Prezioa, bazkaria barne: 35 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!