Amaia Lasuenek erakutsiko du bandejak dekoratzen eta argazkiekin kubo edo puzzle modukoak egiten, gaur, asteazkenean, eta abenduaren 19an, Biterin, 14:30etatik 16:30etara. Izenematea,
15 euroan, 607592864 telefonoan.
Horrez gain, Pello Zubiriak hitzaldia emango du gaur, erleei buruzkoa. Erleen Mundua da gaia: biologia, erleen dantza, apiterapia... Biterin, gaur 09:00etatik 11:00etara, eta datorren astelehenean, 19:00etatik 21:00etara.