Ederki hasi dira hernaniarrak Gipuzkoako Trinkete Txapelketan.
8 partidu irabazi eta 5 galdu dituzte, eta azpimarratzekoa da kadeteetan Cisneros eta Noblek azaldutako jokoa, eta seniorren lehenengo mailan Esnaolak atera duen sasoia.
Hernaniko Lauterdiko Txapelketa ere hasia da, eta joan den astean jokatu dira zortzi partidu. Horien artean, aipagarriena, jubenilek jokatutakoa. Jon Leonet eta Jon Etxegoien aritu ziren elkarren kontra, eta ikusleek gozatu ederra hartu zuten, ikusgarri aritu baitziren biak. Leonet garaile, 22-20.