‘Retorno a Hansala’: negozioa eta errealitate gordina

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 12a, 01:00

Inmigrazioari buruzko pelikula onenetako bat botako dute datorren ostiralean Sandiusterrin, 19:00etan. Hi­ru pelikula eman ditu AMHERek, azken hiru asteetan, eta hau izango da azke­na: Retorno a Hansala. Ondo­ren, pelikulari buruz hitz egingo dute.

Retorno a Hansala: «Rotako hondartzan 11 gorputz azaldu dira; marrokiak dira, denak Hansala herrikoak. Bi pertsonek oso ezberdin bizi dute gertakizuna. Negozioa eta errealitate gordina, parez pare».
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!