Inmigrazioa, esperantza eta proiektuak trukatzeko aukera bikaina

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 12a, 01:00

-Igandean ospatuko da Etorkinen Nazioarteko Eguna, eta AMHERek erakusketa jarriko du Biterin, gaurtik igandera. -Argazkiak eta kontakizunak ikusi eta irakurri ahal izango dira bertan.

Argazki eta kontakizunak bildu, eta Biterin erakusketa an­­tolatu du AMHER elkarteak, inmigrazioari buruz. Gi­puz­­koa Solidaria 2011 taldeak es­­perientzia haundia du gai ho­netan, eta bere materialarekin jarri dute erakusketa.

Istorio horietan kontatzen da, etorkinek eta bertakoek elkarrekin zein harreman izan ditzaketen, eta nola, askotan, aukera bikaina bihurtzen den esperantza eta proiektuak trukatzeko; ba­tzuentzat eta besteentzat.

Igandean ospatuko da Etorkinen Nazioarteko Egu­na, eta horren bueltan antolatu dute erakusketa. Ikusgai izango da aste osoan; gaurtik igandera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!