Obrak hastekotan, Hernani-Astigarraga tramoan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 12a, 01:00

Oraintxe adjudikatu dira obrak. Zati hori da garestienetakoa: 2,5 km eta 71,5 miloi euroko aurrekontua.

Abiadura Haundiko Trena 18 puskatan egingo dute Gipuzkoan, eta horietatik 13, egiten ari dira. Laster beste 2 tramotako obrak hasiko dira, joan den astean onartu baitituzte. Tartean dago Herna­nitik Astigarragarako tramoa; garestienetakoa. 2,5 kilometroko zatian, 71,5 miloi euro gastatuko dira.

28 hilabete, lanak egiteko
Obrak egiten bi urte eta erdi pasako dituzte langileek. Uru­mea ibaiaren ertzetik egingo dute trenbidea, Ergo­biko estazio berriraino.
Eusko Jaurlaritzak aurreratuko du dirua, eta gero, Es­painiako Gobernuak or­dain­du beharko du, kupo bidez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!