Hernanin ere ekitaldiak izango dira ia egunero. Kontzentrazioak, bideoak eta hitzaldiak antolatu dituzte, Hernaniko hainbat taldek.
24 orduko txandak izango dira, eta aldaketa 12:00etan egingo da. Horrez gain, kontzentrazioa izango da, 19:00etan. Antolatzaileek diotenez, momentu politikoa berezia da, eta konponbidea nahi bada, kartzela politika aldatzeak prioritatea du.
Zerrenda, Bilbora
autobusez joateko
Bilbon manifestazio nazionala egingo dute urtarrilaren 7an, eta autobusez joan nahi duenak, izena emateko zerrendak ditu Oindin, Txilin eta Garinen.
Ekitaldiak Hernanin egunero
Astelehena 12 - Sindikatuak12:00 Kontzentrazioa Zinkoenean
Sindikatuek deituta.
Asteartea 13 - Gazteak
12:00 Txanda aldaketara Ibaetara.
20:30 Bideo emanaldia eta hitzaldia Gaztetxean. Gaua bertan.
Asteazkena 14 - Hezkuntza
10:30 Kontzentrazioa ikastetxean.
Osteguna 15 - Mugimendu Feminista
17:00 Dokumentala Gaztetxean, Prohibido Recordar.
18:30 Kedada autobus paradan, Donostiko kontzentraziorako.
Ostirala 16 - Politikoak
12:00 Kontzentrazioa Plazan, eta prentsaurrekoa.
12:00-12:30 Kontzentrazioa Lastaolako errotondan.
Igandea 18 - Azken Eguna
12:00 Kontzentrazioa Bulebarrean, azken txanda bukatuta.
IBAETAKO KANPUSEAN
Txanda aldaketak 12:00etan Ibaetako fakultatean.
Kontzentrazioak egunero, 19:00etan Ibaetako fakultatean.