Añarbeko urtegiak prentsa oharrean jakinarazi du, azaroaren 6ko uholdeetan eta ondorengo orduetan nola jokatu zuen. Prentsa oharrean dioenez, igandean presa erabat itxita egon zen, eta goizean egindako euritzek eragin zuten Urumea ibaia kolpera igotzea. Añarbeko Urtegiak normalean gainezka egingo lukeen puntura iritsi zen, eta Taintor izeneko ateak itxi egin zituzten, hori saihesteko. Ia 12 orduz itxita eduki zituzten, eta 00:00ak aldera hasi ziren ura askatzen. Añarbek ur kopuru hori gorde izan ez balu, uholdeak askoz larriagoak izango ziratekeen, Añarbek dioenez.
(TXOSTENA IKUSTEKO, SAKATU HEMEN)
Asteazkenean jaso zuten lehendabiziko abisua Añarben, URA agentziatik. Bertan ziotenez, euri dezente egingo zuen asteburuan, baina ez normaltasun batetik gora. Hala ere, Añarbek erabaki zuen, normalean baino ur gehiago askatzea.
Ostegunean alerta mezua jaso zuten. Larunbat eta igandean egun guztian 60 litro/m2 bota zitzakeen.
Ostiralean, kopuru hori igo egin zuten, 80 litrora, eta abisu naranja eman zuten.
Larunbatean, abisu hori pittin bat larriagotu zen, eta 100 litrora igo zuten, eta abisu naranja mantendu. Añarben ate guztiak itxita zeuden, kaudal ekologikoa esaten zaiona izan ezik.
Añarbeko plubiometroan baino %13 euri gehiago egin zuen Artikutzan, eta Añarbe erreka igotzen hasi zen. Larunbat goizean Añarbe errekak segunduko 9 m3 zeramazkien, eta 00:00etan, 53 m3 segunduko. Ate guztiak itxita, Añarbek, denbora horretan 900.000 m3 ur hartu zituen, eta beraz, Urumea ibaira ez ziren joan.
Igandean, egun osoan 185 litro/m2 euri egin zuen. Goizetik eguerdira bota zituen haundienak, eta Añarbe errekak inoizko ur gehiena sartu zuen urtegira: segunduko 192 litro. Urtegiak gainezka egingo zuela garbi zegoen, eta eguerdian, 12:30etan, hori egin ez zezan, goiko ateak itxi ziren (Taintor izenekoak). Horrela eutsi zitzaion, 00:00ak arte. Hortik aurrera, ura askatzen hasi ziren, beheko ateetatik.