bidezko Merkataritza postua azken aldiz jarriko zutela jakina zen, eta akaso horregatik, atzo jende asko inguratu zen Plaza Berrira, erosketak egitera. Merkataritza modu txukun baten alde, ondo kontrolatutako produktuak saldu dituzte hilero postu horretan: nekazarien baldintza onak, haurrik esplotatu gabe, naturari kalterik eragin gabe... sortutako produktuak. Produktu horiek jendeak ezagutu ditu, eta hemendik aurrera Hernaniko dendetan izango dira: Masustan, Ttilin Ttolonen, Goxon eta Eroskin. Bi azoka izaten dira hilean behin Plaza Berrin. Batek utzi egingo du, eta besteak jarraitu. Behemendiko Azoka askoz lehenagotik egiten zen Hernanin, eta herriz herri ibiltzen da, baserritarren postu mordoxka batekin. Behemendiko azokak jarraitu egingo du Plaza Berrin, orain arte bezala. Denetik izango da, fruta, berdura, gazta, eztia...