Juaristik eta Lizasok jokatuko dute final haundia

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 11a, 01:00

dirua beraien kontra atera zen, erdira, baina erabat deskuidatu ziren. Juaristik eta Lizasok 31-40 irabazi zieten Ezkurrari eta Aizpu­rua IIari, eta finala jokatuko dute da­torren larunbatean Zeberio eta Ionen kon­tra, Binakako Azysa Torneo nagusian. Ondo merezita lortu dute, inork espero ez zuena.

Hamar tantoko partziala, eta partiduak bueltarik ez
Ezkurrak eta Aipurua IIak itxura ona eman zuten finalerdietako bigarren partiduan, eta atzoko desenpatean dena beraien alde zuten; itxuraz. 100-50 eurori; hori zioten artekariek. Ez jakin ordea, Juaristik eta Lizasok zer egingo zuten. Juaristik bikain sakatu zuen, eta aukera aprobetxatu, Aizpuruak hala uzten zionean. 10 tantoko partzial bat egin, eta horri eustea nahikoa izan zuten. Lizasok kulpa haundia izan zuen horretan, ez baitzuen ia pelotarik galdu, bere garairik onenetan bezala. Final izugarria espero da datorren larunbatekoa, Galarretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!