Nahiko erraz irabazi zion Hernanik Getxori, atzo, Euskal ligako partidua. Ligako goi postuetan dira hernaniarrak, hiru onenen artean, eta liga bukatzeko partidu asko falta badira ere, hortxe ibiliko direla ematen du, joko puntua ikusita.
0-3 eta aukerarik ez kontrarioari
Getxoko taldea gogorra izan ohi da hernaniarrentzat, normalean. Atzo ordea, hasiera-hasieratik nagusitu ziren hernaniarrak. 18-25, 16-25 eta 17-25 irabazi zituzten hiru jokoak eta aukera haundirik ez zieten eman bizkaitarrei.
Partidu askoren faltan, itxura ederra
Maila ederra ematen ari da Hernani, Euskal ligan. Liga bukatzeko partidu dezente falta dira oraindik, baina goi postuetan ibiliko dira borrokan, orain arte bezala jarraitzen badute. Gabonetako deskantsua gainean da, eta bitarte horretan beste partidu bat geratzen zaie, datorren urtea indarrean hasteko.