Lau hernaniarrek jokatuko dute finala

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 11a, 01:00

Pagolak eta Huizik 30-7 irabazi zuten atzo finalerdia, eta datorren asteburuan jokatuko dute finala, Hernaniko beste bikote baten kontra: Goikoetxea-Arrieta.

hernaniarrak ez daude barkatzeko. Atzo Pagolak eta Huizik aidean irabazi zieten Anoetako Gabirondo eta Mai­zari, Gipuzkoako Txapel­ke­tako finalerdia, eta beraz, datorren astean jokatuko du­te finala, Hernaniko beste bikote baten kontra: Goikoe­txea eta Arrieta.

Partidu azkarra: 30-7
Atzo erakutsi zuten Pagolak eta Huizik, beste maila batean daudela. Ia zailta­su­nik gabe irabazi zuten par­tidua, 30-7, eta kantxaren alde guztietan nagusi izan ziren. Partiduak ez zuen asko iraun. Pagolak gogor astin­tzen du pelota, eta Huizi se­gu­rua da atzean. Datorren as­tean zailtasun gehiago izango dituzte Goikoetxea eta Arrie­taren kontra.

Finalerako, kinielarik ez
Elkar ondo ezagutzen dute Hernaniko bi bikoteek, eta datorren astean pare-parean izatea espero da finalean. Goi­koetxeak eta Arrietak zu­ze­nean lortu dute finalerako txartela, ligan lehenengo pos­tuan geratu direlako. Beraz, beraiek izango dute presioa itxura batera. Beste maila bat erakutsi dute aurten, jubeniletan jo­ka­tu duten Hernaniko bi bi­ko­teek. Elkarren kontrakoa, beste kontu bat izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!