Maddi Oihenart, gaur egungo ahots berezienetakoa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 11a, 01:00

Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Aurretik, atariko lana Onintza Albeniz arpajole hernaniarrak egingo du. Sarrerak salgai daude.

euskal musikaren ahots liluragarri, aberats eta egiazkoena entzuteko aukera izango da bihar Hernanin. Maddi Oihenart zuberoarrak kontzertua eskainiko du Hernani´n Musik ekimenaren barruan, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Oihenartek, kantatzerako garaian, ihes egiten du edozein kantu-arau edo modelo-estilistikoetatik, eta horregatik egiten du abesti bakoitza hain berezi. Barru-barrutik kantatzen du, a capella.

«Ahots berezia, ezaguna»
Hernani´n Musikeko antola­tzaileek diotenez, neurria haizeak markatzen dio Oiher­nati, eta gidari, natura, sentimentua eta sena ditu: «oso ahots berezia da, ezaguna munduan zehar. Xuberoako kantu estilo berezia du, eta gaur egungo ahotsen artean, berea, nagusienetakoa da».

Joan den urteko proiektua aurkeztera
Abeslari zuberoarrak joan den urtean aurkeztutako lana plazaratuko du gaur Biterin. An­tolatzaileen esanetan, euskal kulturak presentzia izan behar du Hernani´n Musiken, eta oraingo honetan Oihe­nartek emango dio esklusibitate hori.

Atarikoa, Onintza Albeniz arpajole hernaniarrak
Hernaniko musikariei bidea eman nahian, Hernani´n Musikek Onintza Albeniz arpajole hernaniarra gonbidatu du. Albenizek Donostiako Kontserbatorioan ikasten du, eta gaurkoan Atarikoa jotzeaz arduratuko da.

Sarrerak, Biterin
Kontzerturako sarrerak Bi­te­ri kultur etxean daude salgai, 6,5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!