HERNANIKO Kronika Gabonetako Zozketarako saskiak osatzen ari da, Hernaniko komertzianteak astero jartzen dituzten opariekin. Aste honetan, Hernani Bidaiak agentziak jarri du aurtengo sari potoloena izango dena: Biasterira eskapada. Saria da: Hotel Villa de Laguardian gaua, afaria, Villa Lucia ardoaren zentro tematikora bixita, bodegara bixita eta ardo dastaketa, eta wine oil spa zirkuitua; guztia bi lagunentzat.
20 urteko esperientzia, bidaiak saltzen
Ez da makala Hernani Bidaiak agentziak duen esperientzia, aurten 20 urte bete baititu Hernanin, herritarrei eta ingurukoei bidaiak saltzen. Bidaien inguruko informazioa nahi dutenek, bi modu dituzte eskuratzeko: agentziatik pasata (Urbieta, 6) edo internet bidez kontsulta eginda. Horretarako, bi web orri dituzte herritarren zerbitzura: www.bidaibila.com eta www.hernanibidaiak.com. Hirugarren saskia, osatzen Hernani Bidaiaken saski bereziaz gain, beste bi osatuta daude, eta hirugarrena ere, ari da astetik astera betetzen. Momentuz, 35 oparitik gora jaso dira, besteak beste: langostinoak, etxeko zapatilak, pultsera eta brotxeak, motxila, erregetako roskoa, emakume poltsa, gizonezkoen kartera, betaurrekoak, kazadora...
Errifak, salgai
Errifak Kronikako banaketa lekuetan, eta Berriakeko komertzioetan daude salgai, euro batean. Zozketa abenduaren 23an egingo da, Biteri kultur etxean, eguerdiko 12:00etan.