Gabonetako kontzertu eta ekitaldiak, abenduko protagonista

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 10a, 01:00

gabonak direla eta, abendua hilabete berezia izaten da heldu zein umeentzat. Astiga­rragako kultur agendari erreperatuz gero ere, nabaria da eragina. Ohiko ekitaldiak, hilabetero izaten direnak, ez dira faltako: zilegi eskolak, Li­teratur Solasaldiak, antzerkia, zinema... Baina batez ere azken asteetan, Gabonen inguruan antolatutako ekitaldiak izango dira protagonista.

Gabonetan, bi emanaldi
Bi kontzertu antolatu dituzte abenduan, Gabonen bueltan. Aiztondo abesbatzak Andre Mari elizan eskainiko du kontzertua, goizeko 11:15­etan. Eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek goiz osoko emanaldia eskainiko dute Musika Eskolan. 10:00­etan musika tailerreko ikasleen emanaldia izango da; 11:00etan, instrumentu ezberdinak entzuteko aukera izango da, hala nola, biolina, zeharkako txirula, klarinetea, saxofoia, AHIT haizea.

Olentzeroren etorrera
Olentzeroren etorrerari da­gokionean, hilaren 21an iritsiko da Astigarragara, ikastolara hain zuzen, goizeko 10:30etan. Etxe­ko txi­kienen gutunak jaso­tzeko ordea, hilaren 23an egin du hitzordua. Arratsal­deko 18:00­etatik au­rrera egongo da Kale Nagusian umeen opari-eskariak jasotzen. Azke­nik, Gabon gau bezperan bi irteera egingo ditu. Bat, Etxe­rateko kideekin, Oialumetik Astiga­rra­gara, 16:00etan abiatuta; eta bestea, Xaguxar taldearekin, Ergobiatik Astigarra­gara baita ere; 16:30etan. 

EKITALDI GASTRONOMIKO KULTURALA 
Abenduaren 3tik 11ra, Sagardoetxean. 11:00-13:00 eta 16:00-19:30

ZINEMA 
Abenduak 10. Ordezko andereñoa Kultur etxean 17:00etan Sarrera: 2 € 

BASERRITAR JANTZIEN TAILERRA 
Abenduak 14 eta 15
Azteazkenean 17:00-19:00 edo 
ostegunean 10:00-12:00

ANTZERKIA 
Abenduak 17. Tengamos el sexo en paz. 20:00etan, kultur etxean.

ZILEGI ESKOLAK 
Elektrizitatea: Oinarrizko ezagutzak: abenduaren 12 eta 19an.
Hitzaldia: Babestu zure haurrak interneteko arriskutik, abenduaren 13an
Hitzaldia: Sare sozialak, abenduaren 20an, 19:00etatik 21:00etara. 

KIROL JAIA 
Abenduak 17 
Larunbata kiroldegian. Azaroaren 28tik aurrera kiroldegian (943 333 676) kiroldegia@astigarraga.net 

GABON KANTEN EMANALDIAK 
Abenduak 18.
Aiztondo abesbatza. Andre Maria 
elizan, 11:15ean. 
Norberto Almandoz musika eskolako ikasleak. 10:00etatik 13:00etara

LITERATUR SOLASALDIA 
Abenduak 19 El final del amor liburua, Marcos Giralt Torrenterean. 

OLENTZERO 
Abenduaren 21ean Olentzero eta Mari Domingi. 10:30ean ikastolara iritsiko dira.
Abenduaren 23an Olentzerok gutunak jasoko ditu 18:00etatik aurrera eta ondoren txokolate-jana izango da. 
Abenduaren 24an Olentzeroren irteera 16:00etan, Oialumetik (Etxerat) 
Abenduaren 24an, Olentzeroren irteera Ergobiako plazatik. 16:30etan. (Xaguxar) 

HAURREN AISIALDIA EGUBERRIETAN
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era. Kiroldegian, Kultur etxean eta Foru Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!