Pagola eta Huizik finalerdia jokatuko dute gaur Suberriren kontra, Kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 10a, 01:00

Eli Pagola eta Maider Huizi paletari hernaniarrek Gipuzkoako txapelketako finalerdietako partidua jokatuko dute. Aurkari Anoetako Suberriko pelotariak izango dituzte. Finalerdia partidu bakarrera jokatuko da, eta irabazten duen bikotea finalean izango da. Partidua kiroldegiko pelotalekuan jokatuko da, 11:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!