Desenpatea gaur: Ezkurra eta Aizpurua IIak, Juaristi eta Lizasoren kontra

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 10a, 01:00

Koteto Ezkurra eta Xanti Aizpuruak irabazi egin zuten ostegunean Juaristi eta Lizasoren kontra, 40-33, eta desenpatea jokatzea lortu dute. Azysa Binakako Txapelketa nagusiko bi finalerdiak jokatuta, puntutara berdinduta dira bi bikoteak, partidu bana irabazi baitute. Hortaz, desenpatea jokatu beharko dute. Partidua gaur jokatuko da, Galarretan, eta bikote irabazlea izango da finalera pasako dena. 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidua izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!