Hernaniko igerilariak txukun, Irunen

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 10a, 01:00

Gipuzkoako Kluben Ko­pa, igeriketakoa, jokatu zen joan den astean Irunen, eta igerilari hernaniarrek, ordura arteko markak hobetzea lortu zuten. Igerilari kopurua kontuan hartuta, klub haundiagoen kontra neurtu zituzten indarrak, eta postu onak lortu zituzten.

Entramenduetako lanari esker, denbora hobeak
Gogor entrenatu dute azken hilabeteen igerilari hernaniarrek, eta hori agerian geratu zen Irunen lortutako emaitzetan. Mutilek 7garren postuan bukatu zuten Kopa, eta neskek 10garren postuan. Bi emaitzak kontuan izanda, Hernanik, klub gisa, 8garren postuan bukatu zuen Kluben Kopa.

Indarberrituta, datozen txapelketei begira
Irunen lortutako emaitzarekin, datozen txapelketei begira moralez beteta daude igerilariak. Hernaniko XVgarren saria da jokatuko den hurrengo txapelketa, eta Joan Ander Izuzkiza entrenatzailearen esanetan, prebisioa ona da: «gustura nago lortu diren emaitzekin. Talde gaztea daukagu, eta gehinentzat hau izan da maila honetako aurreneko txapelketa. Honek lanean buru belarri jarraitzeko indarrak eman dizkigu talde osoari».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!