Mendiriz Mendik antolatuta, Santiago bideko etapa egingo dute abenduaren 18an, Harotik Santo Domingo de la Calzadara. Goizeko 07:30etan abiatuko dira Hernanitik, eta 20 km ibili ondoren, ardo bodega batean bazkalduko dute. Apuntatzeko, Mendiriz Mendiko bulegotik pasa, abenduaren 16a baino lehenago, astelehen, ostegun edo ostiralean (20:00-21:00). Prezioa, 35 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!