Gastronomia eta kultura bat eginik, igandera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 9a, 01:00

sagardoaren kultura zabaltzeko asmoz, Astiga­rragako Sagardoetxea esperientzia gastronomiko-kulturala ari da eskaintzen abenduko zubi osoan zehar. Hori bultzatzeko asmotan, batetik, erakusketa jarri dute sagardogintzaren inguruan egindako artelanekin; eta bestetik, barrikotea egiten dute egunero, gaztain eta sardina zaharrek lagunduta. Larunbatera bitartean, museoa goiz eta arratsalde egongo da zabalik: 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. Igandean berriz, goizez egongo da, 11:00etatik 13:30etara.

Egurrezko tailak, argazkiak, bitxiak... guztiak sagardogintzari buruz
Eskualdeko artistek sagar­do­gintzaren inguruan egindako artelanak dira Sagar­doetxean ikusgai jarri dituztenak, igandera bitartean: egurrezko tailak, argazkiak, ilustrazioak, bitxiak, eskulturak... Ikusi nahi dutenek Sa­gardoetxera gerturatu besterik ez dute, sarrera doan baita.

Muztio eta likoreez gain, barrikotea ere bai
Urtean zehar Sagardoetxean egiten dituzten bisita gidatuetan, muztioa eta likorea ematen die probatzeko bisitariei. Abenduko zubian ordea, sagardoaren uzta be­rriko barrikotea ere eskain­tzen diete. Edateaz gain, tripa gaztain eta sardin zaharrekin betetzeko aukera ere izaten da. Guztia, 5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!