superfizieak lantzen dituzten enpresa askok kromoa, nikela eta zinka erabiltzen dute eguneroko lanean. CCOOk azaldu duenez, material horiekin eta beste hainbatekin lana egiteak minbizia sor dezake, hala nola, soda, zianuroa, azido sulfurikoa, klorhidrikoa eta azido nitrikoarekin lan egiteak.
«Ez dute neurririk hartzen»
CCOO sindikatuak Kronikara bidalitako prentsa oharrean salatu du, material horiekin lana egiten duten enpresa txiki askok ez dutela prebentziorik hartzen: «kantzerra sor dezaketen material ugarirekin egiten dute lan, eta harrigarria bada ere, ez dute neurririk hartu».
CCOOen ustez, oso arriskutsua da material hauekin lan egitea, eta hori jakinarazi nahi die superfizieak lantzen dituzten langileei, eta langile ohiei.
«Biriketako kantzer kasu bat dagoAstigarragan»
75 urteko pentsiodun bati biriketako kantzerra diagnostikatu dio Osakidetzak. Astigarragakoa da, eta kromoarekin eta nikelarekin egin du lan bizitza osoan, hala dio CCOOk prentsa oharrean. Lehendabizi Cromados Aguirre enpresan egin zuen lan material hauekin, eta 1976a geroztik Zincados y Derivados SL enpresan, jubilatu arte. CCOOk dioenez, kantzerraren jatorria zein den ez dira konturatu Osakidetzako medikuak: «ez zen erretzailea baina ez zieten zertan lan egin zuen galdetu. CCOO sindikatua izan zen susmoa agerian utzi zuena».
Osalanek kasu honen azterketa egin zuen Euskadiko CCOOk eskatuta, eta honen ustetan material horiekin lan egin izana izan daiteke pentsiodun honek duen kantzerraren jatorria.