hilabeteko bigarren asteburuetan jarri ohi duten moduan, bihar Bidezko Merkataritza postua eta Behemendiko azoka jarriko dituzte Plaza Berrin. Betiko produtuak izango dira aukeran, baina azoka ez da betikoa izango. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bihar jarriko dute azkeneko aldiz Bidezko Merkataritza postua Plaza Berrin.
Hernaniko hainbat
dendetan, Donostian
eta interneten
Bidezko Merkataritzarekin ekoiztutako produktuekin hiri helburu betetzen dira: tokiko produktoreek lan baldintza duinak izatea, haur esplotazioa baztertzea eta ingurumena errespetatzea. Hiru helburu horiekin lanean segiko dute, antolatzaileek azaldu dutenez, ez baitiote Bidezko Merkataritzako irizpideekin ekoiztutako produktuak saltzeari utziko.
Bihar arte Plaza Berrin aukeran izango diren txokolate, kafe, edari eta abarrak erosten jarraitzeko aukera izango da Hernaniko hainbat dendetan, hala nola: Eroskin, Goxo dietetikan, Tilin-Tolon belar dendan, eta Masusta ekodendan. Horrez gain, Donostiako hainbat dendetan eta interneten ere izango da aukera.
«Eskerrik asko urte guzti hauetan postura gerturatu zareten guztioi»
Hernanin Bidezko Merkataritza postuaz arduratzen direnek eskerrak ematen dizkiete, Kronikara bidalitako oharrean, urte guzti hauetan postura gerturatu diren guztiei: «urte guzti hauetan gerturatu zareten guztioi eskarrak eman nahi dizkizuegu. Hemendik aurrera ere, bidezkoagoa den merkataritza baten alde egiten jarraitzera animatzen zaituztegu».
Behemendiko produktuak ere aukeran, bihar
Behemendiko ohiko postuak ere jarriko dituzte bihar Plaza Berrin. Garaiko barazki eta fruituak, gazta, gozoak, baratzarako landareak, loreak... denetatik izango da aukeran.
Behemendiko antolatzaileen esanetan, azokak harrera ona du Hernanin, eta asko dira garaian garaiko produktuak erostera hilabetero gerturatzen direnak.
Bi azokak,
goizetik eguerdira
Bidezko Merkataritzako postua eta Behemendiko azokak ordutegi bera izango dute bihar ere, Plaza Berrin: goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.