Kalez Kale Kantari, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 10a, 01:00

Kalez Kale Kantari taldeak saioa egingo du gaur eguer­dian, Plaza Berritik abiatuta. Kanturako gogoz izaten dira hernaniarrak, hileroko biga­rren larunbatean, eta leku bat egiten zaio probatu nahi duen guztiari. Plaza Berrin egiten da zita, 12:00etan. Bertan izaten dira hileroko kantu-zaleak, noiz­behin­kakoak, eta baita le­he­nen­go aldiz probatzen du­tenak ere. Liburuxkak banatu, eta kan­tuan hasi... euskal kan­tak iza­ten dira gehienak, eza­gu­nak eta ez hain ezagunak, eta kide batek egiten du gidari lana. Bertako eta kanpoko, gero eta jende gehiago biltzen da Her­nanin, Kalez Kale Kan­tari eki­menean. Garai batean oso normala izaten zen ohitura, gero eta leku gehiago ari da hartzen Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!