Kalez Kale Kantari taldeak saioa egingo du gaur eguerdian, Plaza Berritik abiatuta. Kanturako gogoz izaten dira hernaniarrak, hileroko bigarren larunbatean, eta leku bat egiten zaio probatu nahi duen guztiari.
Plaza Berrin egiten da zita, 12:00etan. Bertan izaten dira hileroko kantu-zaleak, noizbehinkakoak, eta baita lehenengo aldiz probatzen dutenak ere. Liburuxkak banatu, eta kantuan hasi... euskal kantak izaten dira gehienak, ezagunak eta ez hain ezagunak, eta kide batek egiten du gidari lana. Bertako eta kanpoko, gero eta jende gehiago biltzen da Hernanin, Kalez Kale Kantari ekimenean. Garai batean oso normala izaten zen ohitura, gero eta leku gehiago ari da hartzen Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!