Juaristi eta Lizaso finalean, gaur irabaziz gero

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 8a, 01:00

Ezkurra eta Aizpurua IIak irabazten badute, hirugarren partidu bat jokatu beharko lukete.

Binakako Azysa Txapel­ke­tan, finalerdietako bueltako partidua jokatuko da gaur Galarretan. Aurrez aurre izan­go dira Ezkurra-Aizpu­rua IIa eta Juaristi-Lizaso. Azken horiek gaur irabazten badute, finalean izango dira, joaneko partiduan 40-24 irabazi bai­tzuten. Ezkurra eta Aizpurua IIak irabaziz gero, berriz, hirugarren partidu bat jokatu beharko lukete finalera zein bikote pasa erabakitzeko. Finalera edozein bikote pa­satzen dela ere, Zeberio eta Ion izango dute aurrez aurre, as­teartean 25-40 irabazi bai­tzieten Matxin III eta Urrutia Iari.

Lau partidu, gaur
Galarretan lau partidu jo­ka­tuko dira gaur, 16:00etatik aurre­­­ra: Etxabe II-Zubiza­rre­ta/Matxin VI-Urko; Azy­sa Txa­­­pelke­tan, Ezkurra-Aiz­pu­­rua II/Jua­ris­ti-Lizaso; En­di­ka-San Miguel/Etxe­be­rria IV-Urru­tia I; eta Agirre­sa­ro­be-Ba­rrenetxea IV/Ma­txin IV-Olazar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!