Kuota kobratuko dute gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 10a, 01:00

Osiñagako Auzo Elkarteak jakinarazi duenez, gaur eta bihar pasako dira auzoko etxe eta baserrietan, kuota kobratzera. 10 euro izaten da kuota, eta euro 1eko loteria partizipazioa ematen da. Gabonetako saski eder bat zozketatuko da kuota ordaintzen dutenen artean. Auzotarrei eskatu diete, etxean egongo ez badira bizilagunari uzteko kuota.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!