«Udala izkutuka dabil hondakinei buruzko gaietan»

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 8a, 01:00

Hamaikabat alderdiak salatu du, bi faktura pendiente zituela Udalak, organikoa Lapatxera eramateagatik, eta izkutuan eduki dituela orain arte. Gobernu Taldeak dio, bi faktura horiek pendiente zeudela jakina zela.

joan den ostiralean Zerbi­tzu Publikoen Batzordean bi fakturari buruz aritu ziren, organikoa Lapatxera eramateagatik ordaindu beharrekoak. Bi faktura horiek pendiente zeuden, «fakturak egin zi­tuen enpresarekin ados­­ta­sunik ez zegoelako», hala dio Batzordeko txostenak. 2010eko maiatzetik, 2011­ko urria bitarteko fakturak dira, 96.000 euro eta 125.000 eurokoak.

Hamaikabat: «Zerbait esan nahi du, Batzordea 08:00etan jartzeak»
Hamaikabat alderdiak pren­tsa oharra bidali du Her­na­niko Kronikara, eta salatu du, Udala izkutuka aritu dela gai honen inguruan, fakturak izkutatu, eta nahi duenean atera dituelako agerira. «Zer­bait esan nahi du Ba­tzordea goizeko 08:00etan konboka­tzeak. Batzordeetan jendeak parte hartzea aldarrikatzen duen Gobernu Talde honek sinisgarritasuna galtzen du, goizean goiz Batzordeak konbokatuta». Hamaikabatek dioenez, Udalak ez du konponbide batera iritsi nahi izan fakturak egin dituzten bi enpresekin (San Markos eta GHK), arduradunak aldatu dituzten arte. «sektarismoa deitzen zaio horri. Gure partiduak gobernatzen badu, ordaintzen dira fakturak, beste batzuk gobernatzen badute, fakturak izkutatu, eta urtebetez gorderik edukitzen dira. Garbi jokatzeko eskatu nahi genuke, propagandak utzita».

Gobernu Taldea: «Lapatxek guri egin behar zigun faktura, baina ez San Markoren bitartez»
Gobernu Taldeak Kronikari jakinarazi dionez, bi faktura horiek pendiente zeudela gauza jakina zen, eta aurrekontuetako partida bat gordetzen joan dira, arazoa konpondutakoan ordaintzeko. «Kon­tua da, Lapatxera Her­naniko Udalak zuzenean ema­ten duela organikoa, eta beraz, Lapatxek (GHK S.L.) Udalari egin behar diola faktura. Baina ez du hala egin. San Markori fakturatu dio, eta San Markok Udalari. Horrek ez luke horrela behar Udalaren ustez, eta aklaratu arte, fakturak ez ordaintzea erabaki da. Orain aklaratu dugu, eta kitto».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!