Plaza Berrin, azkeneko aldiz

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 10a, 01:00

urte askotan Plaza Berrin ezagutu dugu Bidezko Merka­taritza Postua. Hilero jarri izan dute, bigarren larunbatean, eta gaur azkeneko aldiz gozatu ahal izango dugu, 10:00etatik 13:00era. Produktu horiek erosten dituenak badaki, nekazariek baldintza onetan lan egin dutela, haurrik ez dela esplotatu, eta ingurugiroari ez zaiola kalterik eragin. Hala ere, produktu horiek erosteko aukera izango da Hernanin, hemendik aurrera ere: Eroskin, Goxo dietetikan, Ttilin-Ttolon belardendan, eta Masusta ekodendan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!