Hiru ekintza antolatu dituzte Sasoikon, gaurtik igandera. Gaur,
hitzaldi bat emango dute, osasun ona izateko eduki behar diren oinarriei buruz; debalde izango da. Bihar, Enegrama tailerra eskainiko dute, Eneatipoak deskubritzen izena izango duena. Bi jardunaldiko tailerra izango da, aurrenekoa gaur eskainiko dute, eta bigarrena urtarrilean. Tailer honetan bakoitzak bere burua ezagutzea da helburua, ingurukoekin dituzten harremanak
hobetzeko asmoarekin. Azkenik, igandean Urgulera joango dira, sendabelarrak ezagutzera, Mikel Benitorekin. Izena eman nahi dutenek larunbata eguerdira arte dute aukera, Sasoikon, edo
943 33 11 83 eta 656 721 492ra deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!