Lurralde arteko Kopa Iberikoa jokatuko da gaur, Euskal selekzioaren eta Lisboako selekzioaren artean. Aurten hernaniarrak egiten ari diren denboraldia ikusita, hamar jokalari izan dira deialdian sartu dituztenak. Partidua goizeko 11:30etatik aurrera jokatuko da, Anoetako miniestadioan. Partidu ikusgarria espero da, izan ere, Euskal Selekzioak Espainiako Txapelketa irabazi zuen iaz eta Lisboakoak, Portugalgo Txapelketa.
Hernaniko 10 jokalari
Honako 10 jokalari sartu dira deialdian: Iñaki Otxotorena, Jon Apaolaza, Arkaitz Otegi, Jon Otxotorena, Igor Genua, Iraitz Armendia, Igor Etxeberria, Jokin Esnal, Aritz Otaegi eta Oier Garmendia.