Aurreneko bilera astelehenean, bailarako Turismo Mahaia sortzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 8a, 01:00

Bileran parte hartzeko dei egin diete turismoarekin lotura daukaten talde guztiei. Andoainen egingo dute bilera, Urigain kultur etxean, 11:00etan. Behemendik deitu du bilera, Basquetourrek eskatuta.

bailarako turismoa bul­tzatzeko, bilerak egiten hasiko dira astelehenean, An­doaingo Urigain kultur etxean. Turismo Mahai bat sortu nahi dute, eta bertara joateko dei egin diete turismoarekin lotura izan dezaketen talde guztiei: merkatari, enpresa, administrazio eta abar. Herri hauek sartu dituzte deialdian: Hernani, Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil.

Turismo Plana egiteko lehendabiziko pausoak
Bilera honetan hainbat gairi buruz ariko dira. Lehenengo, aurkezpen bat egingo du Behemendi elkarteak, bera baita arduraduna bailarako Turismo Plana gestionatzeko, eta elkarteen arteko bilerak dinamizatzeko. Eskaera Basquetourrek egin dio. Lehen­dabizi Turismo Ma­haia sortuko da, eta gero Tu­rismo Plan bat egitea da helburua; turismoa bultza­tzeko plan bat, alegia. Begi­ra­tuko da bailarak zein turismo bide dauzkan eta zein bi­de gehiago izan ditzazkeen. Da­goe­neko aipatu dituzte batzuk: enogastronomia, natura eta abentura, Santiago bidea...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!