EGA prestatzeko aukera, AEKn

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 7a, 01:00

Lekua badago AEKn, EGA azterketa prestatu nahi dutenentzat. Astean bi egunetan dira klaseak, iluntzeetan, eta taldean egiten dira. Horrez gain, 15 egunean behin, tutoretza pertsonalizatuak egiten dituzte, azterketari begira.
Bestalde, euskera ikasi edo hobetu nahi dutenentzat ere badago aukera oraindik. Astean hiru egunez izaten dira klase horiek, iluntzeetan. Taldean aritzen dira.

Informazio gehiago
Interesa daukatenek hiru aukera dauzkate informazioa jasotzeko: euskalte­gi­tik pasa (Larramendi 11); tele­fonoz  deitu (607610687) edo mezua idatzi (hernani@aek.org). 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!