Antton Zabala hernaniarrari emango diote FEDME Saria, datorren asteburuan, Agur eta Ohore pareta irekitzeagatik. Ekaitz Maizekin batera igo zuen Zabalak pareta hori, udaran, eta Espainiako Mendi Federazioak emango dio sari preziatua, 2.000 eurokoa.
300 metro, 8a zailtasuna
Pareteko Eskalada atalean aukeratu dute igoera hau, aurtengo onena bezala. Marbore Dorrean, ipar paretan egin dute igoera, artifizialik erabili gabe, era librean, eskuak eta hankak soilik erabilita, eta 80 metroko sokaren laguntzarekin. Zailtasun haundiko igoera da, 8a gisara neurtua, 300 metro luzekoa (hasi 2.700 metroan eta 3.000 metro arte).
Beste sari batzuk
FEDME Sariak urtero ematen dira, mendiko hainbat modalitatetan; eskalada eta alpinismoarekin lotuak. Aurtengo sarituen artean daude, Ramon Julián, Israel Blanco eta Angel Salamanca, Manuel Córdoba eta Mikel Zabalza, Tomeu Rubí eta Cati Lladó eta abar.
Bi urtetan, bi hernaniarri
Iaz, beste hernaniar bati saria eman zion FEDMEk, Andoni Arabaolazari, hain zuzen. Arabaolazari bere lana aitortu zioten, Gara egunkarian mendiari eta eskaladari egiten dion jarraipenagatik. Kasualitatea bikoitza da, gainera, Arabaolaza eta Zabala osaba-ilobak baitira.
FEDME Sariak 2011
- Eskalada deportiboa eta blokea
Ramon Julián - Izotz eskalada eta dry tooling
Israel Blanco eta Angel Salamanca - Paretean eskalada
Antton Zabala eta Ekaitz Maiz - Europako alpinismoa
Manuel Córdoba eta Mikel Zabalza - Alpinismo berezia
Tomeu Rubí eta Cati Lladó