Santiago bideko etapa, Euskal Herriko mugan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 6a, 01:00

Etapa hau, bai bere distan­tziagatik, bai bere orografiagatik, Done Jakueren Barruko bideko etaparik erosoenetakoa dugu. Azken etapa ho­nek pa­noramika ezin hobea­go batez gozatzeko aukera eman­go digu Demandako men­dizerra, aurrez aurre dugula beti. Bide guztian 2.271 metro dituen San Lorenzo mendiaren profila izango dugu lagun. Done Jakueren Barruko bi­dea Bide Frantsesarekin el­kartzen da Santo Domingo de la Calzadan. Gehiago zehaz­tuta, bideen elkarketa herriko katedralaren aurrean dagoen enparantzan gertatzen da. Hemendik Santiago de Com­postelara kilometro asko ge­ra­tzen dira, baina guk, Men­di­riz-mendikoek, hemen bukatuko dugu 5 urte hauetan, Baio­natik abiatuta, Eus­kal Herri osoa zeharkatzen duen bidea.

Bidea, eliza eta monumentuz josia
Ibilbide osoan asko dira bisita merezi duten eliza eta monumentuak. Guk horietako ba­tzuk aipatuko ditugu. Haron Santo Tomas parrokia eliza dugu, XVI. mendekoa. Zerra­tón herrian aipagarria da XIII. mendean eraikitako Asunción parrokia eliza. Bañaresen ikustekoak dira, Santa Cruz-eko eliza (XV-XVI) eta Santa Maria de la Antigua ermita (XII). Santo Domingo de la Cal­zadan, Katedrala (XII).

Oilo eta oilarrak kantuan, erre eta gero ere...
Kon­dairak dioenez San­tia­gora bidean Alemaniako erromes familia bat hurbildu zen Santo Domingora eta mesoi batean ostatu hartu zuten. Mesoiko neskatxa maitemindu egin zen familiako seme gaztearekin eta horrela azaldu omen zion mutilari. Baina gazteak kasurik egin ez. Umilia­turik, neskak mendekua hartzea erabaki zuen. Horretarako, fami­liak bideari berriz ekin zioenean, zilarrezko edalontzi bat gorde zuen gaztearen zorroan. Familia urrundu zenean, Korrejido­rea­rengana joan eta lapurreta sa­latu zuen. Erromes gaztea ur­katu egin zuten. Gurasoak samindurik, tristurak hartuta, semearengana inguratu, eta bizirik zegoela iruditu omen zitzaien, eta korrejidoreari esan. Korre­ji­dorea bazkaltzen ari zen eta hala erantzun omen zien: Zuen semea, jatera noan oilo eta oilar erre hauek bezain bizirik dago. Une horretan platereko oiloa eta oilarra kantuan hasi omen ziren.

Santo Domingo de la Calzada;
donde canto la gallina después de asada

Gertaera horren oroimenez berpiztu ziren oilo eta oilar horien ondorengoak omen diren oilo eta oilar zuri bat bizirik mantentzen dira urte osoan Katedral barruan.

20 km-ko bidean, 4 orduz
Haron hasiko gara, Bartolomé Cossio enparantzatik. Erro­ton­da batean, ezkerrera. San Millan de la Cogolla etorbidean, segi zuzen. Errepide ertzetik ibiliz, 2 eta 3. puntu kilometrikoen artean, AP-68 autopista gainetik igaro. Apur bat aurrerago errepidea utzi eta eskubira dagoen pista bat hartu. Hirurehun bat metrora, ezkerrera, partzela-pista bat. Mahasti artean aldapa batean gora. Aldapa igota, lehenengo herria ikusten da. Aurrerago, N-232 errepidearekin egingo dugu topo. Errepidea guru­tzatu eta bideari segi. Bere­hala gara Zamaca ibaiaren er­tzetan. Ibai aldera jaitsi, aldapa bat igo, eta Zarraton herrian gara.
Asunción eliza ezkerrean utzi, eta berrogei bat metrora Somo de Villa kaletik, ezkerrera. Aurrerago eskubira, eta San Andres ermita ondoan jaiotzen den pista hartu behar da. Segi bideari, Madrid de los Trillos herrixkaraino.
700 metro aurrerago errepide bat gurutzatu, eta bideari jarraituko diogu, LR-203 errepideraino. Haren ertzetik, Bañares herrira.
Real de Abajo kaletik Uda­letxea pasa, eta. eskubira, Do­nan­tes de Sangre etorbidea hartu. Ezkerrera, El Castillo kaletik Bañares atzean utziko dugu. Asfaltatutako nekazal bide batetik, ezkerrera kurba bat egiten duenean aurrera, Santo Domingo de la Calza­da­rako pista hartu. Kilometro pa­re bat aurrerago N-120 errepidea. Zubitik igaro eta berehala gara Santo Domingo de la Calzadan. Katedraleko plazarengatik galdetu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!