Hernaniko Lauterdiko Txapelketa hasiko da gaur. Hiru partidu jokatuko dira 11:00etatik aurrera, Kiroldegian. Hasteko, seniorrek jokatuko dute: Mikel Zurutuza eta Unai Ezeiza izango dira aurrez aurre. Ondoren, jubenilen bi partidu izango dira: Oihan Lujanbio/Hodei Noble eta Jon Leonet/Jon Etxegoien.
Ostegunean,
beste hiru partidu
Txapelketako beste hiru partidu jokatuko dira ostegunean. Goizeko 11:00etatik aurrera jokatuko dira, Kiroldegian. Neurtzen aurrenekoak infantilak izango dira: Iñaki Urruzola/Ander Lazkano eta Alain Agirre/Endika Arizmendi. Hirugarren eta azken partidua jubenilena izango da: Iñigo Urkizu/Oier Garcia.
33 pelotari
Txapelketa abendu osoan zehar jokatuko da eta Hernaniko pelotari federatu gehienek hartuko dute parte, denera 33k: 11 infantil, 8 jubenil eta 14 senior.
Gipuzkoako Txapelketa: Altuna eta Lujanbio II, finalik gabe
Altuna eta Lujanbio IIak Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoa jokatu dute jubeniletan, Urretxuren aurka, eta 22-14 galduta, finalik gabe geratu dira. Bikote hernaniarrak ez zuen bere ohiko mailan jokatu. Dena dela, txapelketa ona egin dute eta euren jokoa asko hobetu dela azpimarratu du Rufino Rekalde pelota elkarteko arduradunak. yy