illunbeko final haundian abestuko duten zortzi bertsolarien zerrenda osatu da: Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Jon Martin.
Hernaniko bertso eskolak ordezkaritza zabala izango du gainera final horretan, zortzitik lau izango baitira bertako ordezkariak. Eta hori bakarrik ez, Irazu, Gaztelumendi, Agirre eta Rezola bost aurrenekoen artean sailkatu dira.
Martin anai-arrebak, batera
Horrez gain, Gipuzkoako Txapelketako finalak beste berezitasun bat izango du: Martin anai-arrebek elkarrekin abestuko dute final batean, lehendabiziko aldiz.
Apalategi finalean, ondo merezita
Gora-behera askoko finalerdia jokatu zen atzo Galarretan. 1.600 ikusleren aurrean, sorpresa Iñaki Apalategik (480) eman zuen. Bikain aritu zen, eta ondo merezita lortu zuen finalerako pasea. Emaitzak, hauek: J. Martin (479,5), A. Agirre (472,5), J. Uranga (470), Mantxi (460,5) eta A. Agirreazaldegi (451,5).
Finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak
* Jexux Mari Irazu 496,5
* Aitor Sarriegi 492
* Beñat Gaztelumendi 490,5
* Unai Agirre 490
* Agin Rezola 486
* Alaia Martin 482
* Iñaki Apalategi 480
* Jon Martin 479,5