...eta bolada onak jarrai dezala!

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 5a, 01:00

ETXEAN, kanpoan edo erbestean, berdin du Hernanik denboraldi honetan non jokatzen duen, partidurik galdu gabe jarraitzen baitu bigarren buelta hasi den honetan.
Durangoren kontra jokatu zuen bigarren itzuliko aurreneko partidua atzo, eta erraz gailendu zen, batez ere bigarren zatian erakutsitako nagusitasunari esker. 39-19 irabazi zuten trikoloreek, eta sailkapenean lider jarraitzen dute. Bigarren sailkatua gainera, Bera Bera, 10 puntura dute, asteburu honetan galdu egin baitu talde donostiarrak.

Madrilen hurrengo partidua, bi asteburu barru
Datorren asteburuan atsedenaldia izango dute, eta hilaren 17an Madrilen jokatuko dute, Hercesa taldearen kontra, arratsaldeko 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!