txiki geratu zen atzo Atsegindegi, jendearen emana etengabea izan baitzen. Pablo Lasaren omenezko 32garren Artisau Azoka jarri zuten bertan, goiz eta arratsalde, Hernaniko eta inguruko herrietako 26 artisauen postuekin.
Bitxigintza, zeramika, larrugintza, egurra, maketak, margotutako teilak, zeramika, otargintza... denetariko lanak ikusi eta erosteko aukera izan zen; eta kuriositateak asetzekoa ere bai. Artilea lantzen ari ziren postura gerturatu ziren herritar asko, eta galderak eginez, kuriositate guztiak argitzeko aukera izan zuten. Urtetik urtera arrakasta haundiagoa du azokak, eta izango dira dagoeneko datorren edizioan pentsatzen ari direnak ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!