irteerak izango dira Gazte Txokoko ekintza nagusiak hilabete honetan, hiru antolatu baitituzte. Aurrenekoa igandean bertan egingo dute, Miramongo Kutxa espaziora.
Beste bi irteerak abenduko azken astean egingo dituzte. Hilaren 27an Tolosako kars-etara joango dira, kale hezitzaileekin batera. DBH 2, 3 eta 4ko ikasleei dago zuzendua, eta joan nahi dutenek, Gazte Txokotik pasa behar dute izena ematera; irteerak 15 euro balio du.
Azkenik, urtea bukatu aurretik, eskupelota eta frontenis txapelketak jokatuko dituzte, Etxeberriko pelotalekuan.
Truke azoka, Santo Tomas eguna eta ohiko ekintzak
Abenduaren 17an egingo duten Truke azoka eta Santo Tomas eguneko festa dira antolatu dituzten beste bi ekintza nagusiak. Horiez gain, ohiko ekintzetan parte hartzeko aukera ere izango da: pelikulak ikusi, bolo txapelketa...
GAZTE TXOKOA-ABENDUA
Hilak 10 Sukaldaritza tailerra:
bonboiak
Hilak 11 Kuntxa espaziora irteera
Hilak 17 Truke azoka
Hilak 21 Santo Tomas eguna
Hilak 27 Kars-etara irteera
Hilak 30 Eskupilota eta frontenisa