Auzolanari buruz, Ikatza kolektiboan.

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 6a, 01:00

Hitzaldia izan zen joan den astean, Ikatza liburugunean. Jasone Mitxeltorenak hitz egin zuen, auzolanari buruz. Miltxeltorenak liburua idatzia dauka, Auzolanaren Kultura izenekoa. Euskal Herrian hainbesteko garrantzia izan duen ohitura horren xehetasunak azaldu zituen, hainbat entzuleren aurrean. Ikatza liburuguneak ateak ireki ditu berriz, denbora batean geldirik egon bada ere. Jakinarazi dutenez, asteartero irekiko dute, hemendik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!