Bi anai pelikula izango da ikusgai gaur, 19:30etan, Biterin. Bernardo Atxagaren izen bereko nobelan dago oinarritua Bi anai pelikula. Aitaren heriotzaren ostean, Paulok, seme gazteenak, ezintasuna duen bere anaia Danielen ardura hartu beharko du. Pelikula Imanol Rayorena da eta Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatu zen.