Final haundian leku bat egiteko asmoz, sei bertsolari gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 4a, 01:00

Finalerdietako azken saioa jokatuko da Galarretan, gaur, 17:30etan. Gaur jakingo dugu zein zortzi bertsolarik kantatuko duten finalean.

Sei bertsolari zein baino zein ariko dira gaur, Galarreta pe­lotalekuan, Gipuzkoako ber­tsolari txapelketako finalean leku bat egiteko asmoz. Fi­na­ler­die­tako hiru saiotan azkena da gaur­koa, jende gehien bilduko duena, kirioak dantzan, finalean zein zortzi bertsolarik kantatuko duten jakinminez. 1.500 lagun espero dira gaur Galarretan. Saioa 17:30etan hasiko da, eta 400 sarrera jarriko dira salgai bertan, 16:00etatik aurrera.

Gutxienez, 479,5 puntu behar
Finaleko pasea ez dago merke. Aurreko saioak oso goitik joan dira, eta gutxienez, 479,5 puntu beharko ditu aurrera egin nahi duenak, baina denek diote 482an egongo dela muga. Saioa irabazten duenak plaza aseguratua izango du, eta gaur, edozeinek irabazi lezake. Jon Martin eta Jokin Uranga jotzen dituzte denek faborito, finalaurdenetan beren saioak irabazita pasa baitira finalerdietara. Jon Martinek Gipuzkoako bi finaletan kantatu du, eta 2003an txapeldunorde izan zen. Urangak 2005eko Euskal Herrikoan 9garren egin zuen. Beste lau bertsolariak ere ez dira makalak. Mantxik eta Agi­rrek txapelketa ederra daramakite, eta Apalategi eta Agi­rrea­zaldegi oso goian ibiliak dira.

Hernaniko ordezkariak, zai
Hernaniko bertso eskolako lau ordezkari finalerako postuetan dira, eta gaurko saioan adi-adi egongo dira entzuten. Irazu eta Gaztelumendi finalean dira, eta Agirre eta Rezola, ia seguru.

Hernanin gaur
Galarreta pelotalekuan 17:30
l Jon Martin
l Jokin Uranga            
l Iñigo Mantzizidor Mantxi   
l Amaia Agirre
l Iñaki Apalategi   
l Ainhoa Agirreazaldegi

Finalean zuzenean:
l Jexux Mari Irazu     496,5
l Beñat Gaztelumendi     490,5

Puntuazioz finalean momentuz:
l Aitor Sarriegi         492
l Unai Agirre         490
l Agin Rezola         486
l Alaia Martin         482
l Felix Zubia         479,5

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!